AKTUALITATEA

| 2024-03-18

Etxebizitza-politiketan EH Bilduren konpromisoa eztaibaida ezina da, eta ostegun honetan udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da horren erakusgarri. Mozio arrunt bat aurkeztu dugu, etxebizitzaren prezio erreferentzien indizearen argitalpenari buruzkoa, zeina ezinbestekoa den etxebizitza hiri tentsionatuaren deklarazioa eskatu ahal izateko. Era berean, eztabaidatu egingo da HAPOan ostatu-erabilerei buruz egin den aldaketaren hasierako onarpena. Horretarako ere proposamenak ditugu, hala nola, antolamenduz kanpokotzat jotzea lehen solairuaren gainetik dagoen ostatu-erabilera eta, edozein kasutan, bizitegi-erabilerako solairu baten gainetik dagoena. Baldintza hori betetzen ez duten erabilera turistikoko etxebizitzak ez finkatzea da xedea.